Bart gau magikoa bizi izan ginen. Artetsu Saria ekitaldia baitzen.
Lehenengo eta behin erakustokirik politenei eman genizkien sariak. Iaz publikoak politena Richard Santanarena zela erabaki zuen.
Eta Arbasoren iritziz aurtengo gauza bera merezi duena, Oihane Lejarretarena.
Eta aurten, dakizuenez, gure herri gonbidatua Eskozia denez. Peter Gilliesi, hango artisauari, gure intsignia jarri genion.
ARTETSU SARIAK
Adarretatik mamira hona hemen aurtengo saridunak.
HEDABIDEAK saria artisautza hedatzeko egin duen lanagatik....GARArentzat
EUSKARA SUSTATZEA Kontseilua.Bere.idazkari nagusiak, Paul Bilbaok, hartu zuen saria
Gure tradizioen alde erakusten duen kemena eta ahaleginagatik, eskuzabal izateagatik, GURE TRADIZIOAK HEDATZEA. Bertsozale Elkartea, elkarteko presidenteak, Iñaki Muruak batu zuen saria.
ERAKUNDEAK LAGUN saria artisautzaren alde egin duen lanagatik. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko sailari emango genion. Iñigo Arrieta igo zen oholtzara.
Azken saria. bizitza osoa ahaleginean, ametsetan eta ilusioz beteta eman duenarentzako omenaldia zen. Arbasoen lanbideari ekin dio maisuki, zehatz, arte izatera eroateraino… Forjas Bruni buruz ari gara hizketan. Napartarrak dira, nahiz eta batek daki nondik datozen. Zazpi belaunaldi daramatza familia honek burdinaz lotuta eta auskalo noraino helduko diren. Agian atzo zortzigarrena ikusiko genuen.
Guztiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario