Aurten,
Durangoko Euskal Dendak adinez nagusi egin da eta etorkizunari
nolabaiteko ikusminarekin begiratzekoa. Euskal Herriko artisauek
gauden egoera gaindituko dugula espero dute. Arbasok antolatuta
edizio honetako slogana honakoa izan da: “Artisautza eskura” eta
berriro ere Euskal Herriko artisautzaren erakusleihorik
garrantzitsuena izan da. Arbasoren ustez “berriro ere Euskal Dendak
jarrera oso ona eduki du, again publikoen leialtasunari esker izan da
eta hori aipatu behar dugu, gero eta jente kontzietzatutagoa
datorkigu eta hori dena salmentetan ikusi dugu”, baloratu zuen
Arbasoko elkarteko presidenteak eta Euskal Dendaren zuzendariak,
Bernat Vidalek.
Euskal
Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea
bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian
egindakoaren zigiluaz. Profesional hauek biziraungo badute,
behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara
ikusaraztea.
Esperientzia
honi esker, bisitaria ohartu da lanbide zaharrak indarrean daudela,
eta ez dela artisau piezen kalterako. Izan ere, piezei norberak
ematen dio bizia, dela apaingarri gisa, dela egunero erabiltzeko.
Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz
diseinatzen dira.
Euskal
Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izan ditu.
Guztira 52 erakusketari bilduko ditu, artisau arabar, baxenafar,
bizkaitar, gipuzkoar, lapurtar eta nafarrak. Aurreko edizioetako
kopuru antzekoa, baina nobedade moduan, aipatu behar da, aurten,
hamar profesionalek lehenengoz parte hartu dutela.
Beste
behin ere, Bizkaia izango da ordezkari gehien izan dituen lurraldea,
23 artisau, hain zuzen ere. Gipuzkoak 15 izan ditu, Nafarroak 10,
Arabak 2 eta Nafarroa Behera eta Lapurdik bana. Sektorekako
ordezkaritzari dagokionez, honakoak izan ditugu:
zortzi nekazaritzako elikagaien arlokoak, bost beirakoak, bederatzi
metalekoak, bat gehiago iazko edizioan baino. Halaber, zeramikako lau
eta egurra lantzen duten zortzi izan dira aurtengoan.
Zaharberritzaile bat ere izan da. Ehungintzari dagokionez, bederatzi
erakusketari aipatu behar ditugu, eta larrugintzan bost. Halaber,
denbora eta espazioa eman zaizkie koadernaketaren munduari, euskal
kirolari eta kosmetikari. Birziklatutako gaiek ere erakusmahaia izan
dute.
Euskal Dendaren arauetako
bat bisitariak artisautza tradizionalean murgiltzea da. Asmoa baita
antzinako lanbideak ezagutaraztea eta horietan sakontzea. Horregatik
bada, edizio bakoitzean, bertan, zuzeneko erakustaldien alde egin da.
Horixe baita, azoka honen zutabeetako bat, eta aurten ere izan dira
han bertan artisauen erakustaldiak, izugarri arrakastarekin.
Euskal Denda joan da
jada, eta Arbasok datorrenari begiratzen dio eta larte betiko ditu
eta lan egiten hasi da jada.
Eskerrik asko
etortzeagatik eta gurekin izateagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario