Gaur goizean Durangoko 18. Euskal Dendak zabaldu ditu ateak. Arbasok antolatuta edizio
honetako slogana honakoa da: “Artisautza eskura” eta berriro ere Euskal Herriko artisautzaren
erakusleihorik garrantzitsuena izango da. Igandera arte bisitariek Euskal
Herriko edozein lurraldetatik
etorritako artisauen lanak ikusteko aukera izango dute. Auten 52 artisauk
parte hartuko dute. Durangoko
Euskal Dendak zenbaki magikora iritsi da, adinez nagusi egin baita. Atzera
begirako perspektiba ematen duen urtemuga da, etorkizunari nolabaiteko
ikusminarekin begiratzekoa.
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza
tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal
Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional hauek biziraungo badute,
behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara
ikusaraztea.
Bisitariak
konprobatu ahalko du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean,
artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen
doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal
Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira.
Esperientzia honi esker, bisitaria
ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela artisau piezen
kalterako. Izan ere, piezei norberak ematen dio bizia, dela apaingarri gisa,
dela egunero erabiltzeko. Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak
errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen
da eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada,
gaur egun artisau izatea garaikide izatea da.
PARTE
HARTZAILEAK ETA ESPEZIALITATEAK
Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu.
Guztira 52 erakusketari bilduko ditu, artisau arabar, baxenafar, bizkaitar,
gipuzkoar, lapurtar eta nafarrak. Aurreko edizioetako kopuru antzekoa, baina
nobedade moduan, aipatu behar da, aurten, hamar profesionalek lehenengoz parte
hartuko dutela. Erakusketari berriak hamar izango dira.
Beste behin ere, Bizkaia izango da
ordezkari gehien izango dituen lurraldea, 23 artisau, hain zuzen ere. Gipuzkoak
15 izango ditu, Nafarroak 10, Arabak 2 eta Nafarroa Behera eta Lapurdik bana.
Durangaldeak, artisautzaren epizentro garrantzitsuak, zazpi ordezkari ekarriko
ditu Euskal Dendara.
Sektorekako ordezkaritzari
dagokionez, honakoak izango ditugu: zortzi nekazaritzako elikagaien arlokoak,
bost beirakoak, bederatzi metalekoak, bat gehiago iazko edizioan baino.
Halaber, zeramikako lau eta egurra lantzen duten zortzi izango dira aurtengoan.
Azken gremio honetan jauzi kualitatiboa egin da, iazko edizioarekin alderatuta
ordezkaritza bikoiztu egiten baita, eta zaharberritzaile bat ere izango da.
Ehungintzari dagokionez, bederatzi erakusketari aipatu behar ditugu, eta
larrugintzan bost. Halaber, denbora eta espazioa emango zaizkie koadernaketaren
munduari, euskal kirolari eta kosmetikari. Birziklatutako gaiek ere
erakusmahaia izango dute.
KULTURA GONBIDATUA
Aurtengo
Euskal Dendaren edizioaren kultura gonbidatua Eskozia izango da. Horretarako
hango artisaua Peter Gillies etorriko da. Berari esker haien ohiturak eta
usadioak ezagutuko ditugu. Peter Gillies Eskoziako Highlandsekoa da. Glasgowen
dauka tailerra eta han ematen dizkio orduak beira lantzen eta margozten.
Durangon erakutsiko digu zer nolako materialak erabitzen dituen eta bere lanak
zer prozedura behar duten osatzeko.
2013ko JARDUERAK
Euskal Dendaren arauetako bat bisitariak
artisautza tradizionalean murgiltzea da. Asmoa baita antzinako lanbideak
ezagutaraztea eta horietan sakontzea. Horregatik bada, edizio bakoitzean,
bertan, zuzeneko erakustaldien alde egin da. Horixe baita, azoka honen
zutabeetako bat, eta aurten ere izango dira han bertan artisauen erakustaldiak,
zeinetan bisitariak parte hartzera gonbidatuta dauden.
Euskal
Dendak diruen bitartean, azoka-lekuan egurrarekin lotutako hainbat ekintza
burutuko dira, beteak beste, materialak ezagutzeko ikastaroa eta egurra
lantzeko Zur Berriko Jorge Garciak emango duena. Bestalde, Roman Adurizek
egurrezko kateak zelan egiten diren erakutsiko du.
Forja-lan artistikoaren erakustaldia
Nafarroako Forjas Brun-eko forjaren interpretazio zentroko kideek egingo dute.
Europako beiraren putz-egile entzutetsuenetarikoak ere izango dira, Gipuzkoako
Argia Badagoko kideak. Eltzegintzako erakustaldi eta praktikak Loitz Ceramica,
Susko Zeramika, Carmen Perez eta Bego Rojo bizkaitarren eskuetatik etorriko
zaizkigu.
Karameluak eta papiroflexia egiteko
tailerrak muntatuko zaizkie gazteenei, gehienbat, baina helduei zuzenduta ere
bai.
Aurtengo aukera garrantzitsuenetakoa
biosorkuntza tailerra izango da. Bertan intsektuentzako habitat desberdinak
egiteko prozesua erakutsiko da. Horrela, natura eta artisautza espazio berean
batuko ditugu. Sondikatik datorkigu jarduera aitzindari hori, DPM Innovación
enpresaren eskutik.
Halaber, Euskal Dendaren lau
egunetan, “artisau despistatua” lehiaketan parte hartu ahalko dute bisitariek,
beraiek hautatuko baitute zein izan den erakustoki onena. Zozketak ere izango
dira: erosketa-baleak eta egurra lantzeko ikastaroetan parte hartzea.
ARTETSU GALA
2005ean
hasi ginen Artetsu sariak ematen, Arbaso elkartearen hamargarren
urteurrenarekin batera. Sari hauen bitartez, banakakoen edota entitateen lana
aintzat hartu nahi dugu. Halaber, konplizitaterako bidea eta loturak sortu nahi
ditugu aipaturiko lan hori apurka-apurka hazten joan dadin eta, era horretan,
gure artisautzaren aldeko hain garrantzitsua den kontzientziazioa ere eragingo
dugu.
Horregatik
bada, zentzu guztietan artisautzaren alde egiten duten artisauak, erakundeak
eta hedabideak saritzen ditugu. Bederatzigarren edizio honetako Artetsu sariak
honakoak izango dira:
BIZITZA OSOA: Forjas Brun.
ERAKUNDEAK
LAGUN: Bizkaiko Foru
Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila
HEDABIDEAK: GARA.
GURE
TRADIZIOAK HEDATZEA: Bertsozale
Elkartea
EUSKARAREN SUSTATZEA: Kontseilua.
Sariak
emateko gala abenduaren 5an, ostegunean, egingo da San Agustín Kultur Gunean,
arratsaldeko 20:00ean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario