Aurtengo leloa "Artisautza eskura" dela jakin dakizue.Gaur guztiz egia dela konprobatu dugu. Goizean eta baita arratsaldean ere eltzegintza erakustaldiak izan ditugu. Publikoak Bego, Carmen, Mada eta Alexekin oso ondo pasa du. Biziki disfrutatu dute bisitariek. Nagusiek zein txikiek. Helduek zein adin gabekoek. Gehiengoek bere lehendabiziko buztin topaketa izan dute eta han lanbide hau zer zaila den konprobatu dute.
Ez da txantxekoa, ez. Tornuan indar ez gutxi ez asko egin behar da. Indar gutxi eginez gero lanik ez duzu aurrera eramango, indar gehiegirekin agian puzkatuko duzu egiten ari zaren lorontzia edo itsulapikoa.
Horretarako zeuden Bego, Carmen, Alex eta Mada. Buru belarri haien tornuan azaltzen eta azaltzen hatzamarrak nola sartu behar diren, nola mugitu gora eta behera eskuak....artisautza eskura izateko.
Bere teknika badu eltzegintzak eta guk hemendik txapela erantzi behar dugu izugarri zaila iruditu baitzaigu.
Goiz osoa Euskal Dendaren atarian egon dira, arratsaldean ere han izango dira. Haien erakustaldian parte hartzea benetan merezi duelakoan gaude, gerturatu eta frogatu. Zur eta lur geratuko zarete....agian barruan daukazun artisaua aurkituko duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario