martes, 3 de diciembre de 2013

Bi egun barru zuekin izango gaituzue

Datorren ostegunean  irekiko dugu ofizialki gure 18. Euskal Denda. Jo eta fuego lanean dihardugu, epe horretarako dena prest ahal izateko. Etorkizun itxaropentsua eta konfiantzaz beterikoa dakarkigu eta horregatik  “Artisautza zure eskura” lelopean egingo dugu.
Guztira 52 erakusketari bilduko ditugu, horietatik hamar lehenengoz parte hartuko dute. Sektoretan nekazaritzako elikagaien arlokoak izango ditugu,   beirakoak,  metalekoak,  zeramikakoak, egurra lantzen dutenak ere izango dira, zaharberritzaileak, ehungintzariak eta larrugintzan koadernaketaren artisauaki, euskal kirol eta kosmetikaren artisauak ere bai. Ikusten duzuen bezala denetarik izango duzue, beraz, ez galdu aukera eta etorri Durangoko merkatu plazara.


No hay comentarios:

Publicar un comentario