martes, 3 de diciembre de 2013

Gu ere euskararekin


 Gaur Euskararen Eguna da, gure hizkuntzaren eguna, maite dugun hizkuntzaren eguna. Arbason euskarazaleak izan gara beti. Horregatik Euskararekiko artetsu saria sortu genuen, eta aurten hau Kontseiluari emango diogu.

Ezagutu nahi baldin baduzue irakurri hurrengo lerroak
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua 46 bazkidek osatzen dute. Nola eta zergatik elkartu ziren duela 10 urte esparru desberdinetan lan egiten duten erakunde hauek guztiak? Guztiek euskararen alde lan egitea dute helburu eta bakoitzak bere kabuz jardutea baino, guztiak euskararen normalizazioa bultzatzeko elkartzea erabaki zuten. Horrela sortu zuten euskalgintzaren bilgune bihurtu den Kontseilua.
Euskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakunde ugariren bilgunea da Kontseilua. Batera aritzeko urrats historikoa egin dute euskararen gizarte erakundeek, jatorri, iritzi eta lan eremu desberdinetakoak diren arren, eta horretan datza Kontseiluaren indarra.
Kontseiluak euskalgintzaren muina eratzen du eta bere baitako batasun horretatik zabaltzen dio euskararen egoera normalizatzeko beharrezko lankidetza dinamika euskal gizarte anitz eta osoari.
Eginkizuna
Euskararen normalizazio prozesua areagotzea da Kontseiluaren eginkizuna. Horretarako bi jardunbide nagusi lantzen ditu: euskalgintzako erakundeen artean kohesioa bultzatzea eta indarrak artikulatzea, batetik, eta gizarte eragileak, indar ekonomikoak eta alderdi politikoak hizkuntz normalizazio proiektuetan inplikaraztea, bestetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario