martes, 10 de diciembre de 2013

Erakustokirik onena

18. Euskal Dendaren erakustokirik politena badaukagu jada. Publikoak Otero pilotagilearena dela uste izan du. Benetan apostu arriskutsua egin du Otero Pilotagileak. Bere standa frutadenda bilakatu du eta han laranjak eta pilotak uztartu ditu. Bisitariek bere ekimen berritzailea saritu dute, ez da txantxekoa bereak egundoko arrakasta izan baitue. Hemendik gure zorion beroena, jarraitu horrela lanean pilota egiten eta eraberritzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario