Ez da txantxekoa, ez. Tornuan indar ez gutxi ez asko egin behar da. Indar gutxi eginez gero lanik ez duzu aurrera eramango, indar gehiegirekin agian puzkatuko duzu egiten ari zaren lorontzia edo itsulapikoa.
Horretarako zeuden Bego, Carmen, Alex eta Mada. Buru belarri haien tornuan azaltzen eta azaltzen hatzamarrak nola sartu behar diren, nola mugitu gora eta behera eskuak....artisautza eskura izateko.
Bere teknika badu eltzegintzak eta guk hemendik txapela erantzi behar dugu izugarri zaila iruditu baitzaigu.
Goiz osoa Euskal Dendaren atarian egon dira, arratsaldean ere han izango dira. Haien erakustaldian parte hartzea benetan merezi duelakoan gaude, gerturatu eta frogatu. Zur eta lur geratuko zarete....agian barruan daukazun artisaua aurkituko duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario