viernes, 6 de diciembre de 2013

Egun interesgarria

Gaur goizean toperaino izan gara. Pasilluak  jendez gainezka, artisauak pozik etorritako bisitariekin eta erakustaldiek, bai forjarenak bai beirarenak, izugarri arrakasta lortu dute.
Forjas Brun erakustaldia.
Argia bagado erakustaldia.
Aurten Arbasok Gerediagarekin batera lan asko egin du. Horregatik Gerediagaren eskuz goizean William Douglas, AEBko antropologoa eta aurtengo Gerediagako argizaiola saria, guregana etorri da. Argazki honetan Aitziber Atorrasagastirekin, Gerediagako gerentea, Peter Gilliesekin, Eskoziako artisaua, Jon Anderekin eta Bernat Vidalekin, Arbasoko presidentea.
William Douglas solasaldian Peter Gilliesekin.
Arratsaldean batek daki zer gertatuko ote den, beraz, ez galdu aukerarik eta hurbil zaitez guregana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario