martes, 26 de noviembre de 2013

18. Euskal Dendaren aurkezpena

Urte bete joan da eta Euskal Denda edizio berriarekin hona gatoz. Abenduaren 5etik 8ra egingo den 18. Euskal  Denda aurkezteko prentsaurrekoa datorren ostegunean, azaroaren 28an, egingo dugu Durangoko San Agustín Kultur Gunean, goizeko 11:00etan. Durangoko Euskal Dendak ekarriko dituen berritasunak, egitaraua eta parte-hartzaileen berriak emango dira. 

Partehartzaileak
Bernat Vidal, Arbasoko presidentea.
Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia.
Andoni Iruarrizaga, Durangoko Udaleko Kultura zinegotzia.

EGUNA: Azaroaren 28.
NON: Durangoko San Agustín Kultur Gunea.
ORDUA: 11:00.












No hay comentarios:

Publicar un comentario